Eskerrik asko!

2009/03/03

Gazte ezkertzale eta abertzale guztiei… eskerrik asko!

gazte-ekitaldiaOtsailak 26, osteguna

Bilboko Santiago Plazan, Alde Zaharra

19:00etatik aurrera

Gazte ekitaldia eta jaia:

DJ TXUS ETA LAIDAREN

MALAKA HIP-HOP TALDEA

eta

NENITA DANGER (Las Fellini) & YOGURINHA BOROVAren SOW-A

Zabaldu eta etorri!

kanpainaIratzarrirekin egindako ekitaldian Donostian, Aintzane Ezenarrok mezua luzatu die EAE-ko gazteei: “zuen eskubideen alde borrokatu dezazuen eta horretarako bidea Aralarren aldeko hautua egitea da, Aralarrek bere lehentasunen artean jarriko duelako legealdi berriaren hasiera-hasieratik etxebizitza legearen eztabaida”

Iratzarriren ustez “Aralarrek proposatzen duena posiblea eta beharrezkoa da: hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea eta 40.000 etxebizitza publikoen parkea egitea, etxebizitzaren arazoari benetako konponbidea emateko”. Honen harira “okupazioaren despenalizazioa” eskatu dute gazteek.

Riveras de Loiolan kanpin dendak jarri dituzte, gazteek etxebizitzarekin duten arazoa salatzeko: “Eusko Jaurlaritzak etxebizitza duina ematen ez digunez gero hemen gaude, zubipean, kale gorrian”.

La primera iniciativa parlamentaria de Aralar será reclamar el acceso a la vivienda digna para las y los jóvenes, y para ello Aralar apostará por la movilización efectiva de las viviendas vacías y de la creación de un parque público de alquiler de 40.000 viviendas porque es “tan posible como necesario”.

Para escenificar el grave problema de vivienda, Iratzarri ha instalado una serie de tiendas de campaña en las Riveras de Loiola, en Donostia: “El Gobierno Vasco no nos garantiza una vivienda digna así que aquí estamos, en plena calle, bajo un puente”.

Iratzarriko hainbat ekintzaile eta Aralarkide batzuk egon dira Argantzunen, Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko nahian. Horretarako, grafiti erraldoi bat egin dute Aralarreko gazteek, grafitero baten eskutik “Trebiñu Araba da!” leloa jarriz.

Mikel Basabe, Arabako hautagaia, bertan egon da eta datorren martxoaren 1ean Aralarrek arabarron zein gazteon ahotsa eramango duela legelbiltzarrera azpimarratu du, ezkerreko alternatiba abertzalea bultzatuz.

p1000032Graffitia hasten

p10000541Alboka ere presente egon da ekitaldian

p1000043Taldeko argazkia

p1000066Graffiti osoa

Trebiñura goaz!

2009/02/20

Oraingoan bai! Graffiti erraldoi bat egingo dute Aralarrek eta Iratzarrik datorren larunbatean, otsailak 20, Argantzunen ( Araba) arratsaldeko 18:00etatik aurrera Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko!

Ez galdu aukera eta anima zaitez!

PD: Bai, kondoiak eramango ditugu…

Unibertsitatean

2009/02/18

EHUko hiru kanpusetan ehunka kondoi banatu genituen Iratzarkideok, ikasleak eskuinetik babesteko nahian. Datozen egunotan gaueko giroan eskuragai edukiko dituzue… ez galdu aukera!

kondoiak-ehu-09-02-16

Otsailaren 16an, astelehena, Aralar eta Iratzarri presente izango dira EHUko hiru kanpusetan eta eskuinetik babesteko ezinbestekoa den gauza bat banatuko diegu gazteei…

Zer izango ote da?

kondoia

El lunes 16 de febrero repertiremos algo indispensable para protegerse de la derecha en los tres campus principales de la UPV... ¿qué será?

Donostian, Gasteizen eta Leioan 11:00etatik aurrera… anima zaitez!

Datorren larunbatean, otsailak 14 Iratzarrik eta Aralarrek gazte ekitaldia burutuko dute Arabako hiriburuan.

Horretarako, graffiti erraldoi bat egingo du graffitero profesional batek Gasteizeko alde zaharrean, kalean bertan! Ekitaldia arratsaldeko 19etatik aurrera egingo da, gazte guztiei zabalik

txartela

Datozen egunotan Iratzarrik hainbat ekitaldi eta ekintzak egingo ditu, Aralarri babesa emateko Martxoaren 1ean izango diren hauteskundeei begira. Webgune honetan azken albisteak, materialak, eta askoz gehiago agertuko da.

Adi otsailaren 16rako, eta ezin dugu berri gehiagorik eman ;)


* Deialdi hau egunaz aldatu da eta datorren larunbatean, otsailak 21, egingo da. Lekua eta ordua zehatzeke…adi! *

Kaixo!

2009/02/09

Ongi Etorria izan zaitez www.aralaretakitto.net orrira. Hemen gure hauteskunde ekintzen inguruko informazio guztia topatu ahal izango duzu. Gainera, nahi izan ezkero, bertan parte hartu ahal izango duzu iruzkin bat utziz edo gurekin harremanetan jarriz.

Bienvenida/o a www.aralaretakitto.net. Esta página encontrarás información sobre toda nuestra actividad electoral durante las elecciones. Además, si lo deseas, podrás tomar parte en el blog dejándonos un comentario o poniéndote en contacto con nosotras/os.

Eskerrik Asko.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.